ESZENA

Dantz festibalak amets egin nahi du

Uztailaren 15etik 20ra arte, Dantz festibalaren aurtengo edizioa garatuko da, Donostia berriro ere musika elektronikoaren hiriburu bihurtzeko asmoarekin.

Nazioarteko ekitaldiaren aurtengo edizioak Ametsak gaia jorratu nahi du: “Ametsek erreflexu sinbolikoak, ezinezko irrikak, kontzientzia egoera abstraktuak eta ilusio bihurtutako desirak irudikatzen dituzte. Ametsetan, ulertzen dugun eta ulertzen ez dugun guztia proiektatu dezakegu. Bizitzen ari garena prozesatzen dugu, bizitza ulertzen laguntzen digu. Baina, batez ere, amets egitea nahia da, ilusio bat. Sigmund Freudek ametsak pertsona bakoitzak dituen desioak asetzeko existitzen direla zioen.
Hortaz, Dantzek mundu ireki bat amesten du, patroirik eta etiketarik gabea, sortzailea, berritzailea eta garrantzitsua dena ardatz duena: emozioak eta mugarik gabeko sormena”.

Dantz jaialdiaren oinarria musika elektronikoa eta abangoardiakoa da, eta aurtengo edizioak unibertso onirikoa eta bere sentsazio horiek sinbolizatzen duten birsorkuntza bat eskanik n ahi du. Horrela, “Dantz Festivalek bakoitzak gure baitan desiratzen dugun horrekin amets eginaraziko digu.”

Jaialdiak hainbat kultur jarduerarekin hartuko du hiria, tartean, topaketak, mahai-inguruak, erakusketa artistikoak, filmen proiekzioak, diskoen merkatua, kontzertuak eta formakuntza tailerrak..

Bere azken edizio arrakastatsuan nazioarteko artista ospetsuak izan ziren, besteak beste, Jeff Mills, DJ Python, Interstellar Funk, John Talabot, A4, Rene Wise eta Dr Rubinstein, eta penintsulako musika elektronikoko ekitaldi garrantzitsuenen artean kokatu zen.

Jaialdiaren webgune ofizialean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button