IKUS-ENTZUN

Perseo Zineforuma egingo da Leioan

Apirilean, bost pelikula interesgarri proiektatuko dira Kultur Leioan, Perseo Zineforumaren baitan. Bada, apirilaren 1ean, Richard Curtis zuzendari ingelesaren About Time (2013) filma proiektatuko da; Publikoaren saria jaso zuen 2013ko Donostiako Zinemaldian.

 

Denboran bidaiatu dezakeen 21 urteko Tim Lake gaztearen istorioa kontatzen du film horrek. Antza, familiako gizon guztiek dohain hori izan dute, betidanik; orainetik iraganera bidaiatzeko gaitasuna, atzera eta aurrera, “zuzen dagoena” egin arte. Curtisen filmografia luzea da, esaterako, Love Actually zuzendu zuen, bai eta Four Weddings and a Funeral eta Notting Hill arrakastatsuak idatzi eta ekoitzi. 

Honatx Perseo Zineforumaren baitan pantailaratuko diren gainerako filmak: 8an, Prisioners (Jóhann Jóhannsson, 2013, AEB), thriller bikaina; 15ean, Like Father, Like Son (Hirokazu Koreeda, 2013, Japonia), Cannesen eta Donostiak saritutako filma; 22an, Alabama Monroe (Felix Van Groeningen, 2012, Belgika), eta, amaitzeko, 29an, El hombre de al lado (Mariano Cohn, 2009, Argentina).


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button