MUSIKA

Gazte Talent programaren X. edizioa

Aurten Gazte Talent programaren X. edizioa ospatuko da. Jimmy Jazz Elkarteak antolatzen du Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzua eta Kultura Sailarekin elkarlanean, eta horren helburua da musika talde eta bakarlari gazteak sustatzea. Parte hartu nahi duten musikariek azaroaren 19ra arte eman dezakete izena.

Parte hartzaileak Araban eta Trebiñun bizi behar dira (lan egin edo ikasi ere bai), 14 eta 35 urte bitartekoak izango dira, eta lanaren grabazio bat aurkeztu beharko dute. Hautaketa-batzordeak lanak aztertuko ditu eta onenak aukeratuko dituzte. Horiek, abenduaren 3an eta 4an Jimmy Jazz aretoan egingo diren zuzeneko kontzertuen fasean izango dira.

Aukeratutako talde edota bakarlari guztiek 200 euroko saria jasoko dute zuzeneko emanaldietan parte hartzeagatik, baina irabazleek 1.000 euroko saria jasoko dute. Accesit-a euskarazko talde edo bakarlaririk onenarentzat 500 € izango dira eta, eta accesit-a nagusiki emakumez osatutako talde edo emakumezko bakarlaririk onenarentzat beste 500 € izango dira.
Finalisten artean bat aukeratuko da Jimmy Jazzen burutuko den erresidentzian parte har dezan.

Betebeharreko guztiak, xehetasunez, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button