IKUS-ENTZUN

“Hileko dokumentala”, Elorrion eta Bilbon

Gaur, hilak 14, Everyday Rebellion (Riahi anaiak, 2013, Austria eta Suitza) dokumentala proiektatuko da Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean, Hileko Dokumentala programaren baitan.

Everyday Rebellion egun, mundu osoan gertatzen ari diren gatazka sozial, politiko eta ekonomikoetan sortzen ari diren protesta bakezaleak ditu ardatz: Occypy Wall Street mugimendua, Espainiako 15-M, Udaberri Arabarriak, edo FEMEko aktibista ukrainarren topless-ak, besteak beste. Filma hainbat jaialditan proiektatu da, eta sariak ere jaso ditu.

Filmaren zuzendari Arash eta Arman Rihai anaiak Iranen jaio ziren, baina 1982az geroztik, Vienan bizi dira. Arash zinegilea da; Arman, berriz, diseinatzaile grafikoa, baina film laburrak eta dokumentalak ere filmatu ditu.

Film bera Bilbon ere proiektatuko da, urtarrilaren 26an, Multi zine-aretoetan; emanaldia Zinebik ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button