MUSIKA

“Belar Sounds” programa, Montehermoso kulturuneko lorategian

Bihar bertan abiatuko da Gasteizko Montehermoso kulturuneko lorategian Belar Sounds ekimena. Guztira 11 kontzertu egingo dira egunez, ekainaren 1etik urriaren 5era bitartean.

Belar Sounds musika-topaketen programak hemengo zein estatuko eszenan sendotzen ari diren taldeen lana erakutsi nahi du. Aurten Hego Euskal Herriko 9 taldek hartuko dute parte eta, horietaz gain, Bartzelonako bi taldek eta Madrilgo batek.

Bihar bertan hasiko da ekimena Bilboko James Room eta Weird Antiqua taldearekin.
Datozen hitzordu guztiak honako talde eta datekin ondu dituzte: The Young Wait (Donostia), ekainaren 9an; Los Misterios (Gasteiz), ekainaren 23an; The Romanticos (Tolosa), ekainaren 29an; Infraganti Band (Gasteiz), uztailaren 7an; Rachel Reyes & The Fireballs (Madrid), uztailaren 14an; Frank Blackfield Band (Donostia), abuztuaren 24an; Wax & Boggie (Bartzelona), abuztuaren 31n; Komando Funk (Iruñea), irailaren 7an;  Koko Jean & The Tonics (Bartzelona), irailaren 14an; eta Moni Garage (Gasteiz), urriaren 5ean.

Informazio osoa hemen duzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button