IKUS-ENTZUN

Datorren astera arte, “Zinegabonak”

Euskal Herriko hainbat herritako zinemetan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, VI. Zinegabonak egingo da. Bilbon, Donostian, Iruñean, Errenterian, Zornotzan, Urruñan eta Barakaldoko aretoetan egingo dituzte emanaldiak, eta guztietan hamar film pantailaratuko dituzte umeen gozagarri.

Atzo abiatu zen ekimena Bilbon stop-motion teknikari buruzko ikastaroarekin. Tailerra Donostian, Errenterian, eta Zornotzan ere egingo da datozen egunotan.
Gaur honako filma ikusiko da: Paddington 2 (Bilbon). Honekin batera ondoko tituluak pantailaratuko dira aipaturiko herrietan: Maya Erlea: Ezti-jokoak, Igelen Erresuma, Harpetarra, Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa, Albert, Axel heroi txikia, Richard Zikoina, Iparraldeko Norman, Sagu eta Pagu, Olentzero eta Amilaren sekretua eta Batman Lego.

Programazio zehatza hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button