ARTEA

Programazio berezia Artiumen, Aste Santurako

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak jarduera-programa berezi bat prestatu du Aste Santu honetarako. Zentroak zabaldu duenaren arabera,  “erakusketak esploratu ondoren beren esperientzia partekatzera gonbidatuko ditu bisitariak eta, bide batez, Museoa egiten ari den publikoei buruzko ikerketa batean parte hartzera. Bestalde, haurrentzako lantegi ireki bat, familientzako atseden gune bat, Artium Bilduma esploratzeko pistak dituen koaderno bat eta hiru erakusketa handi egongo dira opor-egun hauetan (martxoaren 29tik, osteguna, apirilaren 2ra, astelehena) Museora hurbilduko direnen zain”.

Lantegiak eta familientzako guneak doakoak dira Museoko sarrera duten bisitarientzat, eta publikoen inguruan egiten ari den azterketa batean parte hartzeko aukera emango die Artium Museoak bisitariei. Francisco Ruiz de Infante eta Olga Mesa-ren Carmen // Shakespeare. Desiraren iragarpenak erakusketa “bisitatu eta ondoren galdeketa-orri bati erantzun beharko zaio, non, besteak beste, erakusketan barrena ibilitakoan bizitako sentipen batzuk adierazteko eskatuko baitzaio bisitariari”. Ikerketa horretan parte hartuko duten bisitariei opari bat emango zaie, beren parte-hartzearen oroigarri.

Beste aldetik, hiru erakusketa handi ikusi ahal izango dira Aste Santu honetan, Artiumen: Artea eta ARTres. Museo bat nolakoa izan behar den,eta Carmen Shakespeare. Desiraren iragarpenak, Olga Mesa-ren eta Francisco Ruiz de Infante-ren proposamen bat. Azken horretan, instalazio eta bideo-instalazio ugari daude. “Ikusleengan era askotako sentipenak eragiteko gai da erakusketa (txundimena, beldurra…) eta horregatik aukeratu da lehen aipatutako ikerketa egiteko”.

Datu guztiak, Artiumen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button