Nontzeberri

Munduko Kontu Kontalariak 2015

Datorren hilean, apirilak 17, 22:00etan, Munduko Kontu Kontalariak 2015 izeneko jaialdia egingo dute Elorrioko Arriola Antzokian.

Bertako antolatzaileek adierazi diguten bezala, “Munduko leku ezberdinetako hizlariek kultura desberdinak sentiarazi eta ezagutaraziko dizkigute. Ahots bakoitzak kultura aberastasuna eta esperientzia profesionala dakar. Kontalari bakoitzak bere nortasuna du eta, hitzaren bidez, istorioak, ipuinak eta ohiturak zabaltzen ditu. Talde-memoria mantendu eta zabaltzeko modu eraginkorra eta gero eta globalizatuagoa eta uniformatuagoa den mundu honetan borrokatzeko eta nortasun propioak defendatzeko modu bat”.

Jaialdia Euskal Herriko bost herritan ospatuko da: Arrasaten, Basaurin, Berrizen, Durangon eta Elorrion, eta hor honako kontalariak bilduko dira: Angela Arboleda (Ekuador), Celso F. Sanmartín (Galizia), Mónika Klose (Alemania), Luis Correia (Portugal) eta Josu Camara (Euskal Herria)

Informazioa gehiago ekimenaren webgunean duzue.

Exit mobile version