BESTELAKOAK

“Gazte Sortzaileak” beka deialdia, Gasteizen

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin, eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetzarekin, Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz.

Hortaz, gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz bultzatzeko xedea dago  Gazte Sortzaileak beka deialdian. “Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu edota bakarrizketan aritu nahi baduzu… lagunduko dizugu ideiari forma ematen. Hori bai, aurkezten diren proiektuek ahozkotasunarekin estu-estu lotuta egon behar dute, eta euskaraz izan behar dute bere osotasunean.”

Araban bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal dute parte, eta bakarka edo taldeka aurkeztu daiteke deialdira. Lanak aurkezteko epea uztailaren 15era arte izango da zabalik.

Aurkezturiko lanen arteko onenak, proiektua garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru-saria jasoko ditu.

Betebeharreko guztiak: Gazte Sortzaileak beka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button