BERTSOTAN

Bermeoko jaietako saioak

Bermeon jaietan daude. Etzi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza frontoian arituko dira, 22:00etan. Baina bertsoz egarrituta bazabiltzate bihar, Amets Arzallus, Igor Elorza, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin arituko dira 20:00etan, Zizurkilgo Elbarrena auzoan, Amaia Agirre gai-jartzen dela.

Eta larunbatean saio oso berezia Araban. Zigoitian, Mairulegorretako kobazuloan, Arkaitz Estiballes eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek saioa egingo dute 11:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button