BERTSOTAN

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta MP3a eman dira argitara

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak argitara eman duen liburuan 140 bertso aldi jaso dira, Martin Aramendik transkribitu ditu guztiak. Bertsoez gain, saioetako kronikak eta iritziak ere jaso dira. Zestoatik Barakaldorako bidean Estitxu Eizagirrek, Ion Ansak eta Miren Ibarluzeak idatzitako gogoetak bildu dira bertan txandan-txandan. Baita, John Miles Foleyk, Pirritx eta Porrotxek eta Eva San Ginesek finalaren bueltan egindako gogoetak ere. Ohi denez, Joanito Dorronsorok jaso ditu Txapelketako doinu berrien partiturak.

Liburuan biltzen diren bertsoaldiak entzungai jarri nahi izan ditu Bertsozale Elkarteak. Liburuan erantsita topatuko dugun KD batean, MP3 formatuan, bildu dira.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button