MUSIKA

Esti eta Mikel Markezen edertasun poetikozko kontzertua Arriagan

Esti eta Mikel Markezek edertasun poetiko handiko kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokiko foyerrean, Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan.

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako zikloan, Esti eta Mikel Markez kantariek sortutako Azal Berritzen diskoaren kantak haizatuko dituzte.
Bertan hamar kantu batzen dira, Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost kantu berri. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu zuten baina bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartuz, kantari eta jotzaile moduan. Beste testuak poeta eta bertsolari garaikideenak dira. Idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia topatuko dituzue.

Bada, kanta horiek dira gaurko proposamena, “musika-errezital atsegin bat, kalitate akustiko handikoa, eta edertasun poetikoz jantzitakoa, letra oso zainduei esker”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button