ARTEA

“Gazte Artearen Topaketak” ekimenean parte hartzeko epea zabalik

Gazte Artearen Topaketak ekimenean musikaren, dantzaren, antzerkiaren, literaturaren, performancearen, zirkuaren, hizkera eszeniko garaikideen eta arte bizien esparruko proiektuak onartuko dira. Proiektuen bidalketa ekainaren 13 arte egin ahal dira.

Artista gazteen topalekua izateaz gain, topaketa horiek aukera ematen dute “lanen sorkuntza eta ekoizpena ikusgai jartzeko, artisten prestakuntzan laguntzeko, eta elkarrizketarako eta ezagutzen trukerako guneak sustatzeko diziplina orotako artista gazteen artean.
Topaketak garatzeko estrategiaren barnean, erakusketak, emanaldiak eta eztabaidak eginen dira, eta lanak jendearendako zabalik egonen diren jardueren bidez islatuko dira: partaidetza bidezko prestakuntza artistikoa eta arteen arteko elkarrizketa izanen dira aldi bereko jarduera horietako funtsezko osagaiak.”

Proposamen guztien artean, 30 proiektu aukeratuko dira, eta horiexek jendaurrean aurkeztuko dituzte. Topaketetan, lantegiak, tutoretzak eta prestakuntzarako beste mekanismo batzuk ere eskura izango dira.

Azkenik, garai horretan, Uharte Zentroan, jaialdia artistiko bat burutuko da.

Betebehar guztiak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button