LITERATURA

Gogoratzeko nahiaren eta ezinaren arteko borrokaz

Oihane Zuberoa Garmendiak Bi aldiz iraun poema-liburua kaleratu du Balea Zuria argitaletxearekin.

Bi aldiz iraun Oihane Zuberoa Garmendia nafarraren bigarren poema-liburua da. Bidaia (h)ariketak izan zen lehena, eta Iruña Hiria Poesia saria eskuratu zuen harekin.
Bigarren honekin, memoria eta gaitza hartu ditu ardatz, gogoratzeko nahiaren eta ezinaren arteko borroka, hurbileko objektuak eta jakiak eta mundu klasikoa. Ahots ezberdin eta original baten bidez haizatu ditu bere poemak eta kezkak, estilo argi bezain sakonean.
Fintasunez eta neurrian ere: “Txolarre baten gisara/pausatu da elur maluta/agurearen belaunean,/babes bila edo/bere desagerpen azkarraren/lekuko bila./Eszenan argi geratzen ez dena zera da:/nor den desagerpenaren biktima/eta nor lekuko”.

Oihane Zuberoa Garmendiak (Erronkari, 1993) filosofia gradua ikasi zuen Donostian eta Literatura, Arte eta Pentsamenduko masterra Bartzelonan. Literatura eta filosofiari buruzko ikastaroak eman ditu, eta hainbat proiektu literariotan parte hartu du. Egun filosofia irakasten du Nafarroako institutu publiko batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button