
Hegoak kolektiboak Gay-Lesbo-Trans III. “Afrodita Saria” Argazki Lehiaketa antolatu du. Lanak bidaltzeko epea 2010ko abenduaren 20tik 2012ko urtarrilaren 20ra arte izango da.
Parte hartuko duten argazkiek LGBT (lesbianak, gay-ak, transexualak eta bisexulak) gaien alderdietako bat erakutsi beharko dute edo bestela, jarrera homofobikoak, lesbofobikoak edo transfobikoak gutxitzera jotzen duen mezua jaso beharko dute.
18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, hiru lan aurkeztuta, beste lehiaketa batean saritua izan ez dena, eta lanak posta elektronikoz bidali beharko dira jpg formatoan, 300 pixel hazbeteko, koloretan, zuri-beltzez edo sepian. Lan bakoitzak titulua eduki beharko du. Mezu elektronikoan bertan datu pertsonalak eman beharko dira: lanaren titulua, izen-abizenak, hiria, egoitzako herrialdea eta telefonoa.
Lehenengo sariak 300 € izango ditu; bigarren sariak 200 €; eta hirugarren sariak 100 €.
Lan irabazleak aukeratzeko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan: lehiaketako gaia ulertzea, sormena, orijinalitatea, argazki estrategien eta tekniken maneiua eta kalitate artistikoa.
Epaimahaiaren erabakia 2012ko urtarrilaren 30ean emango da Elkartearen weborrian.