ARTEA

Artista Berrien 43. Lehiaketa laster batean ikusgai

Guztira 60 lagun aurkeztu dira oraingoan. Beren obrekin, 53 obra eta 18 arte-proiekturekin, erabateko konpromisoa hartua duten sortzaileak dira. Eta arte-lan horietaz ebazteko ardura hartu duten epai-mahaikideak honako hauek dira: Juan Antonio Alvarez-Reyes (Sevillako Arte Garaikideko Andaluziar Zentroko zuzendaria), Neus Miró (arte-kritikaria) eta Nekane Aranburu (arte-kritikaria). Horiek 19 obra (argazkiak, bideoak, instalazioak, pinturak eta eskulturak) eta 4 arte-proiektu aukeratu dituzte, XLIV. Lehiaketa honetako erakusketa osatzeko.

Erakusketa datorren martxoaren 17tik maiatzaren 14ra bitartean bisitatu ahal izango da Koldo Mitxelena Kulturunean.

Lehiaketaren irabazleak nor diren oraindik erabakitzeke dagoelarik, hona hemen aukeratuen zerrenda: Julen Agirre Egibar, Susana Amarilla Ausín, María Bocos García, Gary de la Fuente Fuentes, Jaime de los Ríos Lumbreras, María Elorza Deias, Lierni Esnaola Aldanondo, Pau Figueres Ortiz, Ivan Gómez Gutiérrez, Urtzi Ibarguen Guridi, Yon Iriarte Zarauz, Kemen Iruretagoiena Labeaga, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Teresa Jareño Querejeta, Sahatsa Jauregi Azkarate, Ángela Losa Mendioroz, Ibon Mainar Basa, Usoa Mendikute Barrena, Willy Monfort Astrain, Daniel Rodríguez Castro eta Jon Uriarte de Luxán.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button