ESZENA

Dantza Zirkuitoa Elorrio, Gernika eta Gasteizen

Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitoaren barruan, gaur Elorrio Arriola Antzokian Maniatic@s obra izango da. Antzezlan hau egiten duen  Organik taldea, era berean, Gasteizko Artium museoan izango dira bihar Malditas lana aurkezten.

Aipatu bezala, gaur Elorrion Maniatic@s lana ikusi ahalko da. Jakitun izan ala ez, denok ditugun mania txiki eta ez hain txiki horiei buruz hitz egiten du obra horrek. Era guztietako maniak erakusten dizkigu, permisibitatea eta tolerantzia galtzen ari den, eta bestearen begian edozein samar ikusten duen gizarte hipokondriako honen isla gisa.

Bihar ere, talde hau Gasteizen arituko da Malditas lana aurkezten. Taldeak hauxe dio lan horren gainean: “Gaua iritzi zenean han zeuden. Beraiek albinak, geu albinak. Joko madarikatu baten gelditasunaren ezinegona. Gutxienezko keinuak, begirada sarkorrak. Beraiek musikaren erritmora mugitzen dira, menderatu nahi digun musika madarikatua. Beraren aurka borrokatzen dugu edo berarekin aliatzen gara… eta umore madarikatuak jokatzen jarraitzen du. Denak madarikatuak gaude, hortik aurrera dena izan liteke”.

Organik Getxon sortu zen 2002an, bi helburu zituela: dantza berriaren joera berriak eta antzerkiarekin eta beste arte batzuekin bategitea ikertzea, baita dantza berria hainbat espaziotan hedatzea ere. Haren oinarria mugimendu fisikoa da, normalean testuarekin eta humore askorekin.

Igandean, Zirkuitoa Gernikaraino joango da, han Kresala Dantza Taldeak Buba eskainiko baitu. Sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen formatu txikian edo handian haur hezkuntzako haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da Buba. Taldeak eredu aitzindaria sortu eta ibilbide ezberdina ireki du folklore antzezpenez osatutako ekoizpenetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button