IKUS-ENTZUN

Gaur, “Laburbira” ekimena Errigoitin, Areatzan, eta Alegria-Dulantzin

Aurtengo Laburbira makina bat herri bisitatzen ari da bere XX. edizioan. Gaur berton, Errigoitin, Areatzan, eta Alegria-Dulantzin pantailaratuko ditu bere sormenak.

Urte honetan zazpi film-laburrez osatutako bilduma eskainiko du Laburbirak. Hauexek dira ikusgai egongo diren film laburrak: Muskil (Zuzendaria: Marina Perosanz). Ixabel eta Pedro Muskil baserrian bizi dira. Luisa, herriko maistra berria, ondoko baserrira etortzean bizimodua aldetuko zaio Ixabeli….

Olatuen Isiltasuna (Zuzendaria: Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin). Urtero-urtero Lekeitioko kaleetatik ibilbide berdina egiten du film honetako protagonistak zerbait edo norbait bilatzeko asmoarekin.

Irrits (Zuzendaria: Maider Oleaga). Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Halako batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian….

Erlojupekoa (Zuzendaria: Leire Egaña). Astronautaz jantzitako rider bati enkargu bat jasotzeko mezua iristen zaio.  Lortuko al du bere misioa betetzea erlojupekoa amaitu baino lehen?

Hitzak (Zuzendaria: Josu Martinez). 1966, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperaturik zeuden hitzak aurkitu dituzte. Michellek, 21 urteko gazteak, ez ditu ulertzen. Familian aspaldian galdu zuten hizkuntzan idatziak dira….

Asko falta da? (Zuzendaria: Ane Cuesta) Neska gazte bat asteburu pasa doa lagun talde berri batekin. Egun batetik bestera, gau bakar batean, dena aldatuko da.

Eta Koadro goriari heldu (Zuzendaria: Iulen Arana). Herminia, 91 urteko andre bakartia, egoitza batean bizi da. Ez du inorekin harremanik, zentroko langile bat harengana hurbiltzen saiatzen den arte.

Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma apirilaren 5era bitartean eskainiko da.

Zirkuituaren gaineko datu guztiak: Laburbira

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button