ESZENA

Gaur hasiko da Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia gaur hasiko da eta datorren  25era bitartean luzatuko da aurten. Jaialdiaren 40. edizio honetan Euskal Herri, Costa Rica, Osetia, Hegoafrika, Txina, Aragoi eta Poloniako taldeak izango dira euren ikusgarriak eskaintzen.

Gaur berton irekiko dira jaialdiaren ateak Portugaleteko Elai Alai, Costa Ricako Tierra y Cosecha eta Ipar Osetiako Gorets taldeen proposamenekin. Bihar,  Txinako Kiandongnan taldearen eta Poloniako Warszawianka taldearen dantza itzelak ikusteko abagunea helduko da.
Hurrengo egunean, Osetia eta Polonia herriek egingo dute dantza. Oseatiakoak eta Txinakoak berriz eszenaratuko dira Hegoafrikako Umuzi Wenkosi taldearen dantzaldiarekin batera, uztailaren 23an.
Azkenik, ostegunean, Txina, Hegoafrika eta Euskal Herriko taldeak arituko dira Portugaleteko kaleetan.

Beste aldetik, egun potoloa, 27an izango da, igandean; izan ere, Munduko Dantzak izeneko emanaldia eskainiko dute talde guztiek, eszenatokiz eszenatoki aldatuz, 21:30etik 23:00etara.

Urtero egiten den bezala, jaialdia Euskal Herriko hainbat txokotara joango da gero, eta hala, dantza hauekin ere, Gorliz, Arrasate, Ermua, Zornotza, Sopuerta, Getxo eta Donostian gozatu ahalko du ikuslegoak.

Gogoratu, emanaldiak La Canilla pasealekuan izango dira uztailaren 21etik 24ra bitartean, eta Gran Hotel Puente Colganteren terrazan uztailaren 25ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button