Ipuina ilustraturako, haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute: A maila: HH 2 eta HH 3; B maila: LH 1 eta LH 2 eta C maila: LH 3 eta LH 4
Xabier Mendiguren idazleak idatzitako Hiru triku, hiru truku ipuin argitaragabea ilustratu beharko dute haurrek.
Ilustrazioak A3 edo A4 formatudun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Marrazki bakoitzaren atzeko aldean datu hauek jartzea ezinbestekoa izango da: haurraren izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia, helbidea eta ikastetxea.
Lanak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira edozein Elkar liburu dendatan, edo Euskal kultugintza S.A – Portuetxe 88 – 20018 Donostia helbidera bidaliz, Ilustrazio eta ipuin lehiaketa jarriaz.
Ilustrazioak ipuin bilakatu saioan, gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute:
A maila: LH 5 eta LH 6; B maila: DBH 1 eta DBH 2 eta C maila: DBH 3 eta DBH 4. Gazteek Jokin Mitxelenak egindako hiru ilustrazioekin ipuin bat osatu beharko dute. Lan guztiek ordenagailuz idatzita eta 1.500-2.000 karaktere arteko luzera izan behar dute.
Ipuin bakoitza honako datu hauekin batera aurkeztu beharko da: gaztearen izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbidea eta ikastetxea.
Lanak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira, edozein Elkar liburu dendatan, edo Euskal kultugintza S.A – Portuetxe 88 – 20018 Donostia helbidera bidaliz, Ilustrazio eta ipuin lehiaketa jarriaz.
Maiatzaren 22a aurretik jakinaraziko dira saridunen izenak.
Elkar-ek bidalita



