ESZENA

Antzerki guztia, “Eztena” egunetan

Aurten, ekainaren 23tik 26ra egingo dute Eztena jaialdia Oreretan. “Inoiz baino freskoago eta zitrikoagoa izango da aurtengo edizioa: bitaminatzeaz gain, aulkitik mugitzeko moduko hotzikarak sortuko dizkigutelako dakarzkigun lanek, ileak puntan jarriko dizkigute, aztoratuko gaituzte, hunkituko… Ez zaituztete berdin utziko, hori ziur!”

Egitaraua ostegunean hasiko da, ekainak 23, Zaldain Elkarteak egingo duen Ozeanoaren Konkista lanarekin. Egun horretan ere, Mikelazulon Piezak, sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia egongo da, tartean, Eltxoak (Zanzara), Platonen alaba (Ttak teatroa), Origines (Cie Des vents et marées), Besaulkiak (Abarka antzerki taldea), Mi hijo es sueco (J.B Pedradas)

Ekainaren 24an, Aitaren Larrua (Tripak Kolektiboa) eta Bihotz Salataria (Atx teatroa) erakutsiko dira. Eta 25ean, Las polis clown taldeak Las Polis egingo du, eta Antzerki Labea udal tailerretako ikasleen urte amaierako mostra ere ikusteko parada egongo da.

Egun guztietako programazio osoa hemen irakur dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button