Euskadi-Kolonbia Elkarteak aurrera eramandako zine zikloa da eta fikziozko laburmetraiak zein film-dokumentalak ikusi ahal zaingo dira. Horien artean, Wilson Montana eta Carlina Díaz zuzendarien Migrantes, Luis Rozoren De puertas adentro, Angela Betancourten El dulce caminar de la muerte edota Adriana Marulandaren Del otro lado del charco.
Azken honek hainbat zinemalditan egon da, eta Kolonbia barruko lekuz aldarazitakoei buruzko dokumental laburra da.
Kolonbiako zinema emanaldiak astelehenean hasi ziren Paraiso Travel pelikularekin eta Añoranzas laburmetraiarekin, eta gaur bukatuko dira hainbat zuzendari kolonbiarrek egindako laburmetraiekin.
Nontzeberri



