MUSIKA

Los Paralíticos del Ritmo, Getxo Sound-eko dream team

Getxo aldeko egitasmo berria da Los Paralíticos Del Ritmo; halere, taldea osatzen duten kideak ibilbide luzeko musikariak dira: Cancer Moon, Los Clavos, Inquilino Comunista, eta abar. Bada, boskoteak estreinako EPa argitaratu du, eta bihar, Azkuna Zentroan aurkeztuko du, 21:00etan, Urpeko musika egitarauaren baitan.

Hauexek dira Los Paralíticos Del Ritmo osatzen duten musikariak: Santi (Inquilino Comunista) gitarra, Iñigo (Cujo, Cancer Moon, Los Clavos eta Arana) eta Gurru (Zodiacs, Cujo) base erritmikoan; Rodrigo, (Arana taldeko ohiko lankidea eta Gringo eta Har Hou taldeetan ibilia) teklatuan; eta, azkenik, Javier Goti (The Growl, The Painkillers, The Meows) lead guitar-a.

Taldeak bost kantuko EPa plazaratu du, Grandes Plagios Vol. 1. Diskoan gaztelaniaz abestutako eta lotsagabekeriaz grabatutako bost doinu biltzen dira, tartean Golpes Bajos taldearen Cena Recalentada. Horretaz gainera, Bob Dylanen eta Terek Musa musikarien bi doinuren moldaketak ere jasotzen dira, Mi nuevo pony eta Vamos a por ti hurrenez hurren. Diskoan, surf kutsuko gitarra latinoak, Los Bichos nafarren oihartzunak eta Spacemen 3 taldearen giroak antzeman ditugu.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button