BESTELAKOAK

“Bilboko Barrea” umoredun literaturaren erakusleihoa

Bilboko Barrea ekimenaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Irailaren 28tik urriaren 2a arte luzatuko den asteak umore surrealistari eskainiko dio bigarren edizioa, eta Mortadelo eta Filemon sortu zituen Francisco Ibañez marrazkilaria omenduko du.

Frédéric Beigbeder, Elvira Lindo, David Lodge, Montero Glez, Luis Magrinyà, Fernando Marías, Luisa Etxenike, Carmen Posadas, Manuel Rodriguez Rivero, Rosa Belmonte, Mercedes Abad, Fernando Aramburu, Nuria Barrios, Tatiana Pigariova eta Albert Boadellaren idazle eta zutabegileak ekimenaren inguruan bilduko dira. Guztien gainetik,  Francisco Ibáñez gailenduko da, izan ere,  Bilboko Barreak omenaldia egingo dio espainiar komikigilerik estimatu eta ospetsuenetakoari eta II. BBK Bilboko Barrea saria jasoko du.

Publikoak ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango du aurten ere: egileekiko topaketak, solasaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, familia osoarentzako jarduerak, umorezko ikuskizunak, literatura alorreko berrikuntzen aurkezpenak, liburuen salmenta eta sinatzeak, lehiaketak, film laburren proiekzioak, etab.

Edizio honetarako ekitaldi ugari programatu dira, eta horiek guztiak hiru eszenatokitan banatuta eskainiko dira: Kale Nagusiko BBK Aretoan, Areatzan eta Alondegian.

Nabarmentzekoak dira Le Snob suzko orkestra mugikorrak eskainiko duen Glissendo ikuskizuna; Jacques Carelman margolari frantsesaren Objektu ezinezkoen Katalogoa izeneko erakusketa bitxia; Alberdania argitaletxeak plazaratuko duen El hombre del cartapacio liburua, Juan Bas-en hitzaurrearekin eta Pedro Ugarte, Miguel Gonzalez San Martin, Harkaitz Cano, Nuria Barros, Elvira Lindo, Berta Marsé, Ricardo Menendez Salmón, Ramiro Pinilla, Manuel Manzano eta Fernando Iwasaki idazleen lanekin; Umorezko Mikroipuinen II. Lehiaketa; Pedro Reyes komikoaren monologoa; Caóstica Jaialdiko film labur surrealisten aukeraketa baten proiekzioa; Kukubarre Jazz Quartet  laukotearen emanaldia, eta beste hamaika kontu.

Horiek guztiak, non, zein ordutan eta zer jakin ahal izateko ekimenaren webgunera jo.

Show More

Related Articles

Back to top button