IKUS-ENTZUN

Aurtengo Kameratoia nobedadeekin dator

Aurtengoa Kameratoiaren seigarren edizioa izango da eta Ermun egingo da. Gazte euskaldunen sormena bultzatzea duen ikus-entzunezko ekimen honek zenbait nobedade izango ditu. Hasteko, lehiaketa urriaren 30ean hasiko da Ermuan, eta egun horretan bertan jakingo dute lehiakideek zeintzuk diren bideoetan erabili beharreko gaia eta ezaugarriak. Hortik aurrera, taldeek bost egun izango dute, azaroaren 3ra arte, haien lanak aurkezteko. Horrela lehiakideek denbora gehiago izango dute lanak ontzeko eta epaimahaiak ere tarte zabalagoa izango du bere epaia deliberatzeko.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira: gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira), bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta izena ematea, urriaren 7a baino lehen. Sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu -Partekatu lizentziapean zabalduko dira.

Azkenik, Kameratoiak webgune propioa du aurten ere. Bertan, lehiaketaren oinarriak, aurreko edizioetako lanak, izena emateko aukera eta beste hainbat jakingarri jasotzen dira.

Topaguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button