IKUS-ENTZUN

Gaur amaituko da Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

Apirilaren 23tik 30era luzatu da Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Massoud Bakhshik zuzenduriko Yalda, la noche del perdón (2019) filmak ekimenaren ateak zabaldu zituen, eta gaur, apirilaren 30ean itxiko dira Éric Barbierrek zuzendutako Petit pays (2020) filmarekin. Emanaldia Victoria Eugenia Antzokian izango da eta bertan ospatuko den galan zinemaldiaren sari berezia jasoko dute Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak.

Gaurko azken film horretan, honakoa kontatuko zaigu: 1990eko hamarkadaren hasieran, Gaby pozik bizi da Buyumburan, Burundiko hiriburuan, bere familiarekin: bere arreba txikia Ana, bere aita Michel, enpresari frantsesa, eta bere ama Yvonne, ruandarra. Gaby arduragabe bizi da, ikaskideekin bihurrikeriak egiten eta bere “herrialde txikian” bizitzaz gozatzen. Baina egun batean, bi etnia nagusien (hutuak eta tutsiak) arteko tentsio politikoak hasiko dira eta gerra zibila piztuko da Burundin eta Ruandan.

Aurten, 19 nazionalitatetako 36 film (22 film luze eta 14 labur) proiektatu dira guztira. Filmok Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian pantailaratu dira, eta gainera, bi saio berezi egin dira Tabakaleran eta Kresala Zineklubean.

Datu guztiak Giza Eskubideen 18. Zinemaldiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button