MUSIKA

Naizroxa, LionHead eta Fearth taldeek Oreretan joko dute

Oarso Musika elkarteak potentzia handiko kontzertua ondu du ostiralean, Oreretako Niessen Kulturgunean: Naizroxa, LionHead eta Fearth bandak arituko dira, 21:00etatik aurrera.

Pasai-Donibaneko Naizroxa muturreko hardcore banda bueltan da, lau urtez isilik egon ostean. Niessen Musikaren arabera, “Argi arrosak eta estroboskopioak, zuzeneko gordina eta bizia, eta disko-festa giroa”.

LionHead, berriz, Urnietako taldea da, eta bere proposamenean askotariko estilo pisutsuak biltzen dira: hardcore, metal, post-hardocore… 2014an, The Tortoise & The Hare lana argitaratu zuen LionHeadek. “Azkeneko urteetan kontzertu ugari eman dituzte Raised fist eta Athority zero talde internazionalekin, esate baterako. Aurten, Tough abestiaren bideoklipa grabatu ondoren, material berria lantzen ari dira 2017an aterako den disko berrirako”.

Azkenik, Fearth ere Urnietakoak dira eta The Purge lan berria aurkeztuko dute, down-tempo estiloko grabazioa. “Bateria erritmo sendoak, teknizismo gabeko gitarra indartsuak, baxu irmoa eta izakiarentzat jasanezinak diren ahots suntsitzaile eta deabruzkoenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button