LITERATURA

Pasazaite argitaletxe berria

Liburugintzan ez da dena krisialdiak jandako ametsa. Gaurkoa dugu adibide: Pasazaite argitaletxe berria.

Amets batetik sorturiko proiektua, “Bi urtez amets bat baizik ez zen izan argitaletxe hau, amets bat eta Donostiako tabernaren bateko paperezko zapietan zirriborratutako zenbaki batzuk”, baina kemena eta ilusioan oinarritutakoa ere bai.

Orain, Andrej Longo idazlearen Hamar (Dieci) izeneko lana argitaratu dute Josu Zabaletaren itzulpenarekin, eta seguruenik beste lan on batzuk etorriko dira atzetik.

Argitaletxeko kudeatzaileek dioten bezala hainbat zutabetan oinarritzen da lana. “Euskara: Liburuak, hainbat hizkuntzatan etorri baina Pasazaiten denak euskarara itzuliak; konpromiso argia baitugu euskararekin eta euskal irakurlearekin. Itzultzailea: Pasazaiteko liburuetan itzultzailea ez baita kredituetan agertzen den izen bat soilik, merezi duen garrantzia eman nahi baitiogu. Kalitate oneko literatura: Liburu gustagarriak, ezustean harrapatuko gaituzten eta zirrara eragingo diguten liburuak. Atzerriko gaur egungo literatura, nazioartean entzute handia ez duten baina beren herrialdeetan, jatorrizko hizkuntzan, kritikaren eta irakurleen onespena irabazten jakin duten idazleen lanak argitaratzen zentratu nahi dugu.”

Ildo hauetan errotuta, bermatuko da literatura oneko uzta.

Zorionak eta aurrera!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button