MUSIKA

Bilboko Aste Nagusiko Algara txosnak musika egitarau oparoa ondu du

Abuztuaren 19tik 27ra bitarte ospatuko da aurtengo Aste Nagusia Bilbon. Bada, Algara konpartsaren txosnak, ohi duen bezala, programazio musikal zabala eta interesgarria prestatu du bere gunetik igaroko diren lagun musikazaleek goza dezaten.

Egitarauan askotariko estiloak bildu dituzte: reggae eta ska, indie eta rock eta elektronika modernoa eta rhythm and blues zaharra. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira, eta 4:00etatik aurrera disko jartzaileak izango dira.

Hala, abuztuaren 19an, soinu tropikalak nagusituko dira: Thunderclap Sound System, Akatz eta Iron Lion Zion; 20an, estilo afroamerikar zaharren txanda izango da, TT Syndicate, The Limboos eta Moonsgine Wagon; 22an, erritmo pisutsuak loratuko dira, Tooth, Ero eta Fetitxe; 23an, indie-rock eta post-punk kutsuko talde indartsuak arituko dira, Vulk, Yellow Big Machine eta Lukiek, egun horretan, gainera, DJ elektronikoak izango dira, tartean, El Txef_a;  24an, ska erritmo beroak entzungo dira, Pagasarri Udal Ska Band, The Euskatalites eta The Sustraians Revue; 25ean, estilo fusioa izango da protagonista, Priscilla Band, Mud Candies eta Bertha Bitterwseet, eta, amaitzeko, 26an, DJ Bull, zeina aurreko egunean ere arituko den txosna-guneko giroa berotzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button