IKUS-ENTZUN

“Me & Earl & the Dying Girl” pantailaratuko du Beasaingo Goieniz zineklubak

Beasaingo Goieniz zineklubak Me & Earl & the Dying Girl (2015, Alfonso Gomez-Rejon) film estatubatuarra pantailaratuko du bihar. Filmak iazko Sundance jaialdiaren Sari Nagusia eta Publikoaren saria jaso zituen.

Filmak Greg nerabearen istorioa kontatzen du. Bigarren Hezkuntzako ikaslea da eta film laburrak egiten ditu, Earl lagunarekin. Era berean, harreman sakonak saihesten saiatzen da uneoro. Amak, baina, minbizia diagnostikatu berri dioten gelako neska bati, Raqueli, laguntzeko eskatuko dio. Hala, Greg harreman estuen eta serioen esparruan sartuko da.

Filmak drama eta komedia uztartzen ditu, antzezpen eta gidoi bikainaren ondorioz. Horrekin batera, ikuslearen bihotzera iristeko ahalmena erakusten du.

Beasaingo Goieniz zineklubak beste bi film aurkeztuko ditu martxoan: 10ean, Paulina (2015, Santiago Mitre, Argentina) eta 17an, The Assasin (2015, Hou Hsiao-Hsien, Taiwan).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button