
Zarauzko Udalak XXXIV. Xabier Lizardi Sarirako deialdia egin du. Haur eta Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin antolatzen da sari hau, eta 18 urtetik gorakoek har dezakete parte bertan.
Lanek euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta saritu gabeak izan behar dute. Lan bakoitzaren ale bat bidaliko da, ongi josia, zenbakitua, koadernatu gabea eta era soil batez tolestua. Lanen luzerari dagokionean, 24.000 karaktere baino gutxiagoko lanik ez da onartuko.
Obrak aurkezteko epea 2016eko urtarrilaren 15aan amaituko da.
Lanak helbide honetara bidaliko dira: Zarauzko Udala Kultura Saila, Sanz-Enea Kultur Etxea, Nafarroa kalea 22. 20800 Zarautz.
Saria bakarra izango da, 3.700 eurokoa da eta epaia 2016ko otsailean emango da jakitera. Epaimahaikideak hiru idazle eta Alaine Agirre (2014 lehiaketako irabazlea) izango dira.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.