BERTSOTAN

“Ahoa Bete Hots” jardunaldien azken eguna

Bertsozale Elkarteak, Kantuzale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak eta Ipuin kontalarien taldeak 2015eko Ahoa Bete Hots jardunaldiak antolatu dituzte egun hauetarako, Mintzola Fundazioaren egoitzan.  
Seigarren edizioan, emozioak eta umorea ahozkotasunean gaia jorratzen ari da uztailaren 1etik gaur bitartean.

Zer dela eta hartu diren emozioak eta umorea gaitzat, hona Mintzolan topatu duguna: “ Umorea da omen, bertsozaleen %60k bertsolariengan gehien estimatzen duten ezaugarria. Halaxe dio 2006ko bertsozaletasunaren ikerketa soziologikoaren emaitzak. Antzerki, kantu zein ipuin kontakizunean umoreak hartzen duen lekua ez da txikia. Ahozko generoek poza ez ezik eragiten dituzte beste hiru emozioak ere: haserrea, tristura eta beldurra. Horiek ahozko generoetan nola gertatzen, eragiten edo lantzen diren ikusiko dugu aurtengo jardunaldietan”.

Gaurko azken saioan, goizean egiten ari den horretan, Clown tailerra: Umorea eragiteko ariketak egongo dira, eta bai eta Demodé quartet: kantagintza eta umorea uztartu dituen esperientzia izeneko saioa ere.

Egun hauetako kronikak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button