IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da FANT zinemaldiaren 28. edizioa

Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldiak gaur bertan irekiko ditu bere 28. edizioaren ateak, eta maiatzaren 14ra arte luzatuko da.

Gaur berton, FANT Laburrean atalean parte hartuko duten film laburrak pantailaratuko dituzte, 22:30ean, Campos Eliseos Antzokian egingo den Inaugurazio Galaren ondoren. Euskal errealizadoreek zuzendutako 13 film horiek Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu ahal izango dute.

“Film laburren aldeko apustua izan da beti FANTen bereizgarrietako bat bere lehen edizioetatik, baita tokiko zinemagileen harrobiari emandako babesa ere”. Aurtengo filmen zuzendariak Jon Lopez Martin,  Xabi Vitoria, Lander Castro, Aitor Elorriaga, Kevin Iglesias Rodriguez eta Pedro Rivero, Alaia Sedano Tobar, Xanti Rodriguez, Amaia San Sebastián, Susana Miravalles eta Nitya Lopez dira.

Zinemaldiaren antolatzaileek esan duten bezala: “Hiriko jaialdi dekano honen ezaugarrietako bat da kanpora begiratzen duela, nazioarteko panoramara, baina etxean dugun talentu izugarria ahaztu gabe. FANTek euskal errealizadoreei emandako babesa etengabea da hasieratik”

Horiek guztiak Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro), Euskal Film Labur Onenaren Saria (2.000 euro) eta Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko hautagaiak dira. Gainera, Euskal Aktoreen Batasunak Ohorezko Saria emango dio film labur hauetan Interpretaziorik Onenari.

Euskal film laburrek jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte euskarazko azpitituluekin eta online eskuragarri egongo dira Filmin plataforma digitaleko FANT atalean.

FANT Laburrean saileko euskal filmen gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button