ESZENA

Gasteizko Antzerki Jaialdia abendura bitartean luzatuko da

Gasteizko Antzerki Jaialdiaren 45. edizioa bihar, urriak 7, hasi eta  abenduaren 21era arte luzatuko da. Pandemiak ezarritako egoeraren parametroetan antolatu da aurtengo edizioa, eta negu-udaberriko partean bertan behera utzitako konpainia nazionalen ikuskizunak, eta euskal konpainien lanak berreskuratu dira.

“Jaialdiak dagoeneko lau hamarkada baino gehiago daramatza estatuko zein nazioarteko antzerkiaren ikuspegi zabala eskaintzen, genero guztiak kontuan hartuz, antzerki klasikotik hasita abangoardisteneraino”.

Nazioarteko Antzerki Jaialdiak nazioartean gaur egun egiten den antzerki onenaren erakusleihoa izango da beste behin, eta lan ezberdinak eskainiko ditu, abangoardistenetatik hasita betiko klasikoetaraino. Eta tartean, tokiko konpainiak sustatuko ditu. Gainera, antzezpenarekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko guneak sustatuko ditu, antzerkia esperimentaziorako espazioa bihurtuz.

Aurten maila handiko protagonistak etorriko dira Gasteizera, tartean, Nuria Espert, Aitana Sanchez Gijon, Carmen Machi, Natalie Poza, Manuela Velasco, Ernesto Alterio, Ramon Barea, Juan Diego Boto edota Sergio Peris-Mencheta aktoreak.

Bihar abiatuko da ekimena Proyecto Larrua kolektiboaren Ojo de buey lanaren estreinaldiarekin. “Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.  Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz”.

Nabarmentzekoa ere bada Harkaitz Canok idatzitako  Sisiforen paperak izeneko obra,  Iñaki Rikartek protagonizatzen duena.

Egunez eguneko programazio guztia Gasteizko Antzerki Jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button