Dugun egoera bereziarekin, publikoa kultura eskuratzeko bide berriak topatzen saiatzen da. eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko plataforma digitala izan da erabiltzaileak irabazi dituena, eta horrela, “agerian geratzen da kultura-produktuak pertsona askoren aisiarako aukera gogokoena direla garai hauetan”.
Plataformak katalogo zabala eskaintzen du online gustu, publiko eta adin guztietarako. Bertan, eLiburutegia erabiltzeko moduari buruzko azalpenak, irakurketa- eta zine-gomendioak, antzerki- edo opera-proposamen doakoak ere ematen dira.
Gainera, liburutegien blogak sarean aurki daitezkeen nobedadeen berri ematen du aldian-aldian, bai eta informazio praktiko eta gomendio desberdinak ere. Datuak oso onak dira: “Gaur egun, 2.000 harpidetza ditu guztira, eta, beraz, %400 gehiago. Era berean, liburutegien biltegi digitala, Bilboko Liburutegi Digitala, liburutegien funts inprimatu digitalizatua osorik ikusi eta deskargatzeko aukera ematen duena, nabarmen hazi da, bai deskargetan (%71), 13.600etatik 23.400era, bai kontsultetan (%51), 4.200etatik 6.300era.”
Argi dago, goranzko joera badagoela erabilera birtualean.