IKUS-ENTZUN

Pedro Olea zinegileak “El Bosque Animado” aurkeztuko du

Pedro Olea Retolazak (Bilbao, 1938) 1970ean filmatu zuen El Bosque Animado izenburuko filma. Bada, gaur, Olea Bilboko FAS zineklubean egongo da film horren emanaldi berri bat aurkezteko, El Carmen aretoan, 19:45ean. Beldurrezko generoaren inguruan mugitzen den lana da, baina nekazal guneetan garatzen dena. Bilboko zineklubaren arabera, “likantropia, gizon-otsoa…”. Emanaldiaren bidez, FASek zinegile bilbotarra omenduko du, zineklubaren 65. urteurrenean.

Valladolideko jaialdian saritu zuten El Bosque Animado 1970ean, bai eta AEBetako Chicago hirian ere, Jose Luis Lopez Vazquez-i (1922-2009) aktore onenaren saria eman baitzioten.

“Errealitatetik mitora (XIX. mendea), mitotik eleberrira (El bosque de los Ancines, Carlos Martínez Barbeito-rena), eta eleberritik zinemara. Pedro Olea Galiziako lurraldeak zeharkatuko ditu Espainia iluna erakusteko asmoz”. Espainia beltzaren baitan murgiltzen da Olearen hirugarren filma eta oraindik bere freskotasuna mantentzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button