BESTELAKOAK

Nazioarteko jazz onena 365 Jazz Bilbaon

365 Jazz Bilbao zikloaren kontzertuak berriro hasiko dira, nazioarteko artistak eta Estatuko bandak uztartuta. Kalitate handiko nazioarteko musika-taldeez osatutako kartelarekin gozatu ahalko da sasoi honetan.

2014 edizioa otsailetik ekainera izen garrantzitsuz beteko da. Denboraldia Tigran Hamasyan piano-jole armeniarrak (otsailak 4), Gregory Porter abeslari kaliforniarrak (martxoak 12), Roy Hargrove Quintet tronpeta-joleak (apirilak 23) eta Luisianako Terence Blanchard tronpeta-jole, konpositore eta arreglistak irekiko dute.

Beste aldetik, ibilbide arrakastatsua izan duten banden aldeko hautua egiten du programak, eta horretarako, NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak asteburuetako gauetan, doakoa jazz-saioen agertoki izango dira berriro.

365 Jazz Bilbaoren webgunearen bitartez, programako artista guztien musikan barrena ibiltzeko tartea dago. Hortxe begiratu ahal duzue noiz, non eta zer, zehazkiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button