ARTEA

Afektibitate terminoaz

Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek programaren barruan, Mar de Diosek erakusketa aurkeztu du Rekalde Aretoan, apirilaren 14tik ekainaren 21era bitartean bisitatu ahal izango dena.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da barriek, eta bertan, urtero erakundearen arte plastiko eta bisualen beken onuradun izan diren artisten azken lanak aurkezten dira.

Oraingo honetan Mar de Dios artistaren txanda da, eta berak paraturiko erakusketan 2021 eta 2026 artean sortutako piezak batu ditu, non artistak afektibitate terminoari erantzuteko saiakera egin duen. Mar de Diosen ustez “afektua lan-metodo bat da, baina baita artera hurbiltzeko modu bat ere: sentiberatasunari norbera  interpelatzen uzteko modu bat, gorputza lehenetsiz eta arrazionaltasuna bertan behera utziz, arrazionaltasun horrek judizio edo etiketekin esku hartu baino lehen”.

Bere lanetan zeramikazko gorputzak elkarrekin nola erlazionatzen aztertu du; nola negoziatzen dituzten orekak, nola neurtzen duten pisua edo tentsioa,… Planteamendu honen barruan Mar de Diosek eginiko erakusketak Arte Ederretako Fakultatean irakasle izan zuen Angel Garraza eskultorearen Luces (2000) lana gehitzen du. “Pieza elkarrizketan dauden bi elementuz osatuta dago eta erakusketan integratzen da, aintzatespenerako eta afektibitatearekin jarraitzeko keinu gisa. Bere presentziak aukera ematen du harreman-logika hori areto osora zabaltzeko, obren arteko lotura sentikorren egitura osatuz”.

Mar de Dios (Barakaldo, 1992) Artean graduatu zen EHUn, Ikerketa-Masterra da Arte eta Sorkuntzan Madrilgo Universidad Complutensean eta Zeramika Masterra EHUn.

Show More

Related Articles

Back to top button