IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da “Bideotik”, Azkuna Zentroan

Martxoaren 16ra bitartean, asteartero Bideotik saio berri bat izango da bertoko Golem Alhóndiga Zinemetan eta online kanal honetan. Gaur, hilak 9, lehen saioa izango da.
Bideotik programaren helburua “ikus-entzunezko sorkuntza artistikoa, kulturala eta sortzailea ikusaraztea da, sorkuntza, hausnarketa eta eraldaketa kultural eta sozialerako tresna gisa, hizkuntza berrien erabilera sustatuz, mugimenduko irudiaren eta arte digitalaren bidez”.

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programak gaur egungo errealitate osatzen duten zenbait elementu biltzen ditu. Egitasmoan ikus-entzunezko saiakerak, dokumentalak, animaziozko film laburrak eta opera primak pantailaratuko dituzte, bestelako begiradak proposatzen dituzten 17 sortzailerenak.

Sei asteko programa da, “bizi garen espazioak, oroitzapenak eta gure lekuak berrikusiz irekitzen dena; bilaketa introspektibo, identitate, galera eta borroketatik dabilena; eta hiri-espazioetatik urrun dauden zentzumen, irudi eta kolorezko lurraldeetan ixten dena”.

Gaur izango den saio horretako lanek bizi garen espazioez, etxean sentitzearen kontzeptuaz, gure sustraiez eta familia-harremanez hausnarketa egiten dute.
Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Aquí y allá (2019,) Melisa Liebenthal; Beyond the glacier (2019), David Rodriguez Muñiz; eta  Yo fui Anderssen (2019) eta Vencejos (2020),  Raul Riebenbauer.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button