Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak komikiaren edo marraztutako narratibaren sektorea sormenaren arloan zein industrian hartzen ari den garrantzia kontuan hartuta, komiki, nobela grafiko edo irudidun albumen sorkuntza grafikoa bultzatzeko diru-laguntzak sortu ditu. Azken helburua da gaur egun gure herrialdean gorakada handia duen sormen-sektore hori finkatzea, bultzatzea eta laguntzea.
Hortaz, komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak emateko baldintzak atera dituzte.
Proiektuak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta bilduma baten parte direnak. Diru-laguntza horietarako, guztira, 105.000 euro erabiliko dira.
Xehetasun guztiak deialdi honetan dituzue.