IKUS-ENTZUN

Tranxmedia jardunaldia gaur

Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta EITBk (Euskal Irrati Telebista) elkarlanean antolatu dute Tranxmedia jardunaldia. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea da. Alor horretan diharduten profesionalak, inbertitzaileak, ekintzaileak, industria digitalak, ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du.

Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, Transmedia ikus-entzunezko proiektuak gauzatzeko bide berriak urratzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan arituko dira nazioartean aski ezagunak diren zenbait aditu (Simon Nelsonen, Martin Ericsson, Marta Gomes, Gonzalo Madrid Havas eta abar.) Bakoitza Transmediaren alderdi bati buruz mintzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button