ESZENA

“Gauargi Festibala”, kolorez beteriko dantza emanaldiak

Gauargi Festibalaren XXII. edizioa uztailaren 18tik 24ra egingo da, Ezpeletan. Kolorez beteriko emanaldiak antolatu dira mundu osotik etorriko diren taldeekin: Bielorrusia, Kroazia, Polonia, Sri Lanka, Euskal Herria, Biarno,  Deux Sèvres eskualdea, eta abar.

Gauargi elkartearen bidez, uztail orotan, Ezpeletako herriak mundu osotik etorritako hirurehun bat haur dantzari hartzen ditu, eta gero topaketa eta trukaketa bereziak gertatzen dira.

Aurtengo programazioa gaur berton abiatuko da Baiona herrian egingo diren dantza topaketekin. Larresoron, arratsaldean hainbat ikuskizun ere programatu dira.
Asteazkenean, uztailak 18, Ezpeletan izango da inaugurazioa. Eta gero, Gauargi Festibalak hainbat herri bisitatuko ditu, tartean, Kanbo,  Ainhoa, Senpere, Donibane Lohizune, eta abar.

Noiz, non, eta zer jakin nahi baduzue, begiratu Gauargi Festibalaren programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.