BESTELAKOAK

Gaua zuri-zuria izango da gaur

BilbaoUdazkena2021 kultur ekimenaren barruan, Bilboko Udalak urriaren 8tik 10era arteko gauetan, Gau Zuria ospatuko du.

Bizkaiko hiriburuko kaleetan, plazetan eta eraikin ospetsuenetako fatxadetan, hala nola Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Enkarnazio eliza, Azkuna Zentroa, Artelan Berreginen Museoa, Itsasadarra, Kasilda Iturrizar andrearen parkea, Deustuko zubia edo Abandoibarreko pasealekua, besteak beste, 25 arte-instalazio izango dira, argiztapenean, diseinuan, arte plastikoan eta bideo-sorkuntzan adituak diren pertsonenak.

COVID-19aren pandemiak sortutako osasun-egoeraren ondorioz, Udalaren kultura arloko lantaldeak egokitu egin du Gau Zuria.  “Gau Zuria erakusleiho bat da, tokiko, estatuko eta nazioarteko artistek beren artelanak erakusteko, edozein dela ere arloa, musika, arkitektura iragankorra, dantza nahiz bideo-artea”, adierazi du Udalaren Kultura Sailak.

Bilboko Udaletxea bera proiekzio-pantaila handi bat bihurtuko da, eta udaletxeko hormetan poza eta itxaropena opatzeko mezuak irakurri ahal izango dira. Arte-jarduerak gauez gozatu ahal izango dira, baina berritasun moduan, aurtengo aldian, artelanetako batzuk egunez ere ikusi eta ezagutu ahal izango dira, hala nola Eggs, Bizikidetasun plazan kokatua, Hutsa Ontziratzen, Azkuna Zentroan, edo Barraskiloen inbasioa, Arriaga Antzokian.

Aurtengo ospakizunean, segurtasun neurriak betearaziko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button