LITERATURA

Iñaki Irazuk “Zakur zaunkak” poema liburua plazaratu du

Iñaki Irazu idazleak Zakur zaunkak izeneko poema liburua idatzi du, eta Susa argitaletxeak argitaratu du.

Lanaren nondik norakoak modu honetan laburbil daitezke: “Nonbait badabil poeta, oroimenaren basoan dabil orriotan. Betiereko forma hartu duten hitzen bideetan doa aurrera, izuaren zimurrak, gauaren atzaparrak, argi orbanak, lurrazpiko gelak eta harrizko etzalekuak zeharkatuz igaroaldian. Gerra garaiko kontuak eta ondoko urteetako behe-laino beltza datoz Iñaki Irazuren bigarren poema liburuan, inoiz utzi gabeko lekuetara eta inoiz agurtu gabeko jende batengana itzulera bat.”

ISILIK LOTU DA

Isilik lotu da
etxea dena
joan zarenean,
ni barruan
bakarrik utzirik.

Isilik bai, baina
zein beterik:
isiltasuna
zure itzuleraren
itxaro baita.

Eta, orain, barruko
gauza guziak
zure begien
bideak dira,
noiz bihurtuko
.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button