
Euskal Irudigileen VII. Topaketak egingo dira larunbatean, BALA Bilboko Arte Liburuen Azokaren baitan, larunbatean, 11:30etik 14:00etara. BALA, Naxako Geltoki Zaharrean egingo da, Arenaleko Zubian.
Edizio honetan, Jorge González (Buenos Aires, 1970) eta Elisabeth Pérez Fernández, (Barakaldo 1988) ilustratzaileek autoedizioa eta crowdfunding-a izango dituzte hizpide.
Bada, egitasmo editorial baten kontzeptualizazioarekin hasi, eta bestelako elementuak ere jorratuko dituzte; hain zuzen ere, inpresioa, aurrekontuak, banaketa, legezko alderdiak, maketazioa eta diseinua.
Hizlariei dagokienez, Elisabeth Perez Bonito argitaletxearen arduradun da, eta autoedizioa izango du aztergai. Jorge Gonzalez argentinarrak, berriz, Crowdfunding-a eta arlo profesionala jorratuko ditu: Kontratuak eta ordainsariak; Proiektu pertsonalen autogestioa sare sozialak; Crowdfunding eta web orrialde erabilpenaren bidez…
Informazio gehiago: euskalirudigileak.com.



