MUSIKA

Piztiak eta Simca talde bizkaitarrek Hondarribin joko dute bihar

Piztiak taldeak bere itzuleran, Psilocybenea aretoa 80eko hamarkadako doinuez kutsatuko du, girotze garaikideekin ezin hobe uztartuz. Hirukote formazioan antolatutako itzulera honekin, Gabeko kalapitxixak lana aurkeztuko dute.

Simca taldea, berriz, 2000 urtean eratu zen Bilbon, eta denbora tarte honetan talde formazio ezberdinak izan dituzte, musikalki ere garatuz eta norabidez aldatuz joan direlarik. Taldeak sei kantuz osaturiko EP txiki bat kaleratuko du laster, zein, taldearen azken testamendua izango den. 2011 urteko martxoan taldea desegingo dute, bidean diren proposamen berriei bide egiteko. Beraz, Simca taldea azken aldiz ikusi eta merezi duten agurra egiteko aukera paregabea izango da hau.

Honatx Hondarribiko aretoak atondu dituen beste kontzertu batzuk: hilaren 26an, Insolenzia (Zaragoza) eta Alambrada (Hondarribia), eta 26an Zea Mays (Bilbo) eta Naut (Hondarribia).

Psilocybeneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button