MUSIKA

Gasteizko Big Band jaialdia asteburuan egingo da

Big Band Festival jaialdiaren XIII. edizioa Gasteizko Falerina gunean egingo da, ostiralean eta larunbatean. Guztira dozena erdi banda arituko dira jaialdian, eta askotariko estiloak haizatuko dituzte: funk, rhythm and blues, jazz, soul, hip  hop…

Hala, ostiralean, Gasteizko Big Band Berri eta Dani Perez saxo-jotzaileak zuzendutako Big Dani Perez Saxplosion bandak arituko dira, 20:00etatik aurrera. Dani Perez eskarmentu handiko musikaria da, gehienbat rock esparruan egindako ibilbideagatik.

Larunbateko egitaraua Raúl Romo musikari gasteiztarrak gidatutako The Farra Marching Banden emanaldiarekin hasiko da, 13:00etan. Iluntzean, halaber, 20:00etatik aurrera, B3 Dixieland (oraintsu zendutako Rafa Arenas saxo-jotzailea omenduko du), Gasteiz Big Band eta The Correspondents bandak izango dira agertokian.

Informazio gehiago: gasteizbigband.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button