Gasteizko Auzo Eszena programak eszenako konpainia ez-profesionalen proposamenak jendaurrean erakusteko aukera eman nahi du. Aurtengo bi denboralditan (otsaila-ekaina eta urria-abendua) makina bat lan eszenaratuko dira; guztira 24 ikusgarri.
Auzo Eszenaren programazioa otsailaren 10etik ekainaren 2ra bitarte luzatuko da, eta saioak igandeetan izango dira, 19:00etan, Ariznabarra, Arana, Aldabe, Zabalgana eta Salburuko ekitaldi-aretoetan. Lehen zati horretan programaturiko obrak gaztelaniaz dira guztiak.
Konpainia eta artista hauek hartuko dute parte: Ciro Dido, Juanjo Monago, Latirili, Pánico Escénico, Mejorad@s, Mago Goyo, Pro-ismo 0, Zurrunka, Flor de tomillo, Aitor Vinagret eta Abstractoesfera.
Noiz, zer eta no jakiteko, hona hemen programazioa.