ESZENA

“Haztegia” egonaldi artistikoak, Zirkozaurreren eskutik

Haztegia, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, eta egonaldi artistikoetan parte hartzeko deialdia ere bada. Hautagaien proposamenak jasotzeko azken eguna otsailaren 23a izango da, eta aukeratutako konpainien izenak martxoaren 17ean argitaratuko dira.

Zirkozaurre, Zirku Arteen Espazioak, zirku-artistak profesionalizatzeko konpromisoa hartu du, “egoitza artistikoak antolatzen ditugu eta erreferentziazko sormen haztegia gara. Gure guneak konpainia desberdinen egoitza artistikoak biltzen ditu eta, bestalde, Haztegia proiektua ere nabarmentzekoa da”.

Ekimenak honako helburuak ditu: zirkuko arte-proiektu profesionalen sortzaile, artista eta sustatzaileentzako egokitzapena hobetzea, Euskadin sortze-lekua eskainiz.

Kasu honetan, Modalitate Profesionala antolatu da, sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua. Eskainiko direnak honako hauek dira:  egonaldi artistikoa garatzeko espazioa, eta bertan, ostatu hartzeko aukera, bai artistentzat, bai zuzendari artistikoentzat; 1.000 eta 3.000 euro bitarteko diru-laguntza proiektuaren zuzendaritza artistikorako, bai eta sorkuntza-egoitzatik eratorritako gastuetarako ere (joan-etorriak, dietak, ostatua); produkzio, banaketa eta proiektuaren kudeaketaren inguruko aholkularitza.

Hemen kontsultatu ahal dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button