MUSIKA

Garik “Zerua eta Gaua” aurkeztu du

Gari abeslari historikoak Zerua eta Gaua lana aurkeztu du, pop-rockaren eta bere alderik intimistenaren artean mugitzen diren bi abestiz osatutako lan laburra. Oraingoan, Borja Barrueta (Jorge Drexler, Carmen Paris), Aitor Etxebarria teklatu-jolea eta bere zuzenekoetan parte hartzen duten musikariak izan ditu alboan.

Zerua Unai Mimenza eta Jon Agirrezabalagaren (We Are Standard) eskutik gauzatu da Tío Pete estudioetan. Abestiaren letra Garik eta Juan Luis Zabala idazleak osatu dute.

Bi single berri hauek, oraingoz disko berri batekin batera etorriko ez direnak, Garik azken urteetan “hasitako bidean sakontzeko balioko dute, non elementu elektronikoak, sintetizadoreak kasu, espektro zabalago bat hartzen ari diren, baina betiere perkusioaren eta gitarren tonu beroa eta Gariren ahots ia xuxurlaria errespetatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button